Aspace Gipuzkoak, Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren mendeko Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuarekin (IDAE) lankidetzan, plaka fotovoltaikoak instalatu ditu Goienetxeko egoitzan.
Proiektu hau autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari atxikita dago, energia berriztagarriko iturriekin, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari ere, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU).
Instalazio honekin, Aspace Gipuzkoak lagungarri izan nahi du gure ingurunearen jasangarritasunean eta ingurumenaren zainketan, guk geuk gure jarduera modu garbian garatzeko behar dugun energiaren zati bat sortuz eta kanpoko beste energia-iturri batzuen kontsumoa eta gastua murriztuz.