Aurten 3 opor-txanda izan ditugu. Bat Iruñera eta bi Oviedora.
Confederación Aspace eta Imsersoren aisialdi eta turismo irisgarriaren programaren baitan, Iruñean egon gara abuztuaren 1etik 7ra, eta erresuma zaharreko hiriburuko txoko guztiak bisitatzeaz gain, Erriberri eta Zugarramurdi ere bisitatu genituen, besteak beste.
Oviedon bi txanda izan dira, lehena abuztuaren 1etik 7ra eta bigarrena 8tik 14ra. Bi txandetan gastronomiaz eta hiriko karriketako giroaz gozatu dugu, baina Gijonera ere joan gara, aquariumera, tren museora, hondartzara, igerilekura...
Hemen uzten dizkizuegu gure oporretako argazki batzuk.
Oviedo: https://flic.kr/s/aHBqjBD98x
Iruña: https://flic.kr/s/aHBqjBD9dh