ALBISTEAK
28/08/2024Amagoia Arrieta, amets paralinpikoa


Albistearen irudia

Amagoia Arrieta Parisen abuztuaren 28tik irailaren 8ra bitartean ospatzen diren Joko Paralinpikoetan parte hartzen duten 21 euskal kirolari paralinpikoen artean dago.

 

2023an Espainiako Txapelketa irabazi zuen, urre bat Rotterdamgo Europako Txapelketan (Herbehereak) eta zilar bat Heraklioneko World Challengerrean (Grezia). 2024an Zagrebeko Challengerrean (Kroazia) zilarra zintzilikatu zuen.

 

50 urterekin, Bocciako Europako txapelduna BC1 mailan eta munduko rankingeko seigarren postuan, bere ametsa lortu du eta Pariseko bere lehen Joko Paralinpikoetan parte hartzeko prest dago, bere kirol ibilbide ikaragarriari urrezko beste kapitulu bat gehitzeko itxaropenarekin.

 

Bere ahalegin eta sakrifizioak, bere irmotasun eta ilusioarekin batera, kirolari erreferente izatera eraman dute. Aspace Gipuzkoatik, eta bereziki Arrasateko Udalaitz zentroko zure lagunek, bihotzez opa dizugu zorterik onena.

 

Aupa Amagoia!!!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695