Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitatez kanpoko beken deialdia ireki duela 2024-2025 ikasturterako.
Oinarriak erantsita daude, baina 2024-2025 ikasturterako ere, 400 Euroko diru laguntza emango zaie hezkuntza – laguntzaren premia duten ikasle guztiei, ez errenta, ezta familiaren ondarea ez dira kontutan hartuko.
Epea irailaren 30ean bukatuko da. Beka eskatzeko bi aukera daude:
· Telematikoki egin daiteke, Hezkuntza Sailak bidalitako SMS eta/edo posta elektronikoz, datuak ondo daudela ziurtatuz eta ziurtagiri elektronikoa aurkeztuz.
· Ikastetxean aurkeztu daiteke, Administrazioko Oihaneri galdetu eta beka eskaera bidaliko dizue paperean.
Beka eskatu ez zuten familiak edo ukatu zitzaienak Familien Laguntza Zerbitzura komunikatu beharko dute hurrengo korreo elektronikora: tsocial@aspacegi.org edo Anerekin jarri harremanetan. Beka eskaera iritsiko zaizue ondorengo dokumentazioarekin entregatzeko, dena 2024ko irailaren 23a baino lehen:
· Familia ugaria, guraso bakarreko familiak, zurztasuna, desgaitasuna adierazten den agiria.
· Errenta aitorpenaren fotokopia, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan aurkeztu ez bada, familiako diru sarrerak justifikatzeko beste edozein dokumentu
· Desgaitasun agiria.
Gomendagarria da dokumentazio guztia aurkeztea atzerapenak ekiditearren.