Datorren urriaren 27an ospatuko den Salto 15K lasterketak alderdi solidarioa izaten jarraituko du, hau da, inskripzio bakoitzeko euro 1 ongintzako erakunde batentzat izango da. Oraingo honetan, erakunde onuraduna ASPACE Gipuzkoa izango da.
Izen-emateen bidez bildutako diruaz gain, Salto Systemek, probaren babesle nagusiak, 2.500 euro gehiago emango ditu. Horrela, bada, Salto 15 K lasterketa Gipuzkoako lasterketa solidarioena eta gure lurraldeko inpaktu-lasterketa bihurtzen da.
Salto 15K DSS Klasikoa Behobia-Donostia probaren aurreko test nagusia da. Zirkuitu erabat laua duen lasterketa, Donostiako gune turistiko nagusiak igarotzen dituena eta korrikalariak, irristalariak eta mugikortasun urriko atletak biltzen dituena kirolaren festa handi batean.
Lasterketan izen emanteko: https://labur.eus/G138E