ALBISTEAK
07/10/2024Erreala eta Aspace


Albistearen irudia

Urriaren 6an Garun Paralisiaren Nazioarteko eguna ospatu zen eta horren harira Realak bi neskato gonbidatu zituen Reale Arenara, haien familiako kideekin batera gau berezi batez disfrutatu ahal izateko.

Neurketa hasi aurretik, Jare eta Danele zelaira gerturatu ziren Txurdin ezagutzera. Kamiseta bana oparitu zizkien eta horren ostean bandera txuri urdinak astindu zituzten taldea animatzeko. Esperientzia zinez bikaina bizi izan zuten haien gertukoekin batera.

Bideoa: https://youtu.be/fH7HZi_7O7M

Horretaz gain, pasa den urriaren 3an, Aspace Gipuzkoako lehendakari den Rosa Iglesias, lehendakaritza palkoan egon zen gonbidatuta, etxeko Europa Leagueko lehen partidaz gozatzen. Ekintza honen bitartez, gure elkarteak egiten duen lan garrantzitsuari ikusgarritasuna ematen jarraitzea zen asmoa, gazteenei eta hauen familiei laguntza handia eskainiz.

Eta urriaren 12an Erreala eta Aviron Bayonnais-en gonbidapenari esker,  Anoetan jokatu zen rugby partidaz gozatu ahal izan genuen. Oraingo hontan lapurtarrak, Stade Rochelais-en aurka leiatu ziren.

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjBNu18





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695