Tolosako elkarte eta boluntarioen azokan parte hartu dugu.
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjBPiFE
Tolosako Udalak eta Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak elkarlanean antolatuta, Tolosako Elkarteen eta Boluntarioen Azoka ospatu da.
Azokaren helburu nagusia izango da Tolosako elkarteen aniztasuna eta boluntarioen lana ikusaraztea, eta, era berean, boluntariotza sustatzea, herritarrak gizartearekin inplikatzeko eta herriko eraldaketan parte hartzeko aukera emanez. Komunitate izaera indartzea da udalaren helburuetako bat, eta gisa honetako egitasmoek bide horretan sakontzeko aukera ematen dute.
Azokan 27 elkartek hartu dute parte eta guztira 693 ikasleren bisita aurreikusten da, Orixe, Herrikide, Laskorain Ikastola, Tolosaldeko Lanbide Heziketa, Gainberri eta Inmakulada ikastetxeetakoak.
Herritarrek ere izango dute azoka bisitatzeko aukera eta mahai inguru bat ere egingo da, Gizalderen eskutik, boluntariotzaren eta elkartegintzaren egungo egoeraz eta erronkez hausnartzeko.