Azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Aspace Gipuzkoak bat egin nahi du aurtengo Emakunderen kanpainarekin. Kanpaina horretan, herritarrak animatu nahi dituzte indarkeria matxista geldiaraztera, gero eta handiagoa den negazionismoaren aurrean. Kanpainaren leloa: "Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko".