ASPACE Konfederazioaren ASPACEnet programaren barruan, GMP Fundazioari esker, “Pantaila Interaktiboak: aukeren mundu batera irekitako leihoa†proiektuan emandako pantaila.
Hezkuntza-arloari dagokionez, pantaila interaktiboak eta haren euskarriak gure ikasleen parte-hartzea positiboki sustatu dute. Nabarmentzekoa da pantailaren altuerak gure ikasle batzuentzako sarbidea mugatzen duela, baina pantailaren tamainak eta irudiaren kalitateak bideo eta ikus-baliabide desberdinez gozatzeko aukera ematen die guztiei, horrela sozializazioa erraztuz eta ikaskideen arteko harremana hobetuz.
Kausa-efektuko jokoen edo komunikazio-aplikazioei esker, ikasle bakoitzak helburu ezberdinak landu ditzake hainbat testuingurutan, bai taldean, bai banaka.
Hezkuntza-onurez eta ikaskuntzan egindako hobekuntzez gain, pantaila interaktiboak eragin pertsonala izan du gure ikasle bakoitzarengan:
Tresna honi esker, motibazioa eta arreta-maila handitu egin dira. Bestalde, pantailaren tamaina eta soinu paregabeari esker, ikusmen zailtasun handiak dituzten ikasleek parte har dezakete, bai entzumen, bai ikusmenezko feedbackaren bidez.
Oso eskertuta gaude proiektu honen parte izateagatik!