ALBISTEAK
30/01/2025FEVASen Argitalpen Berria


Albistearen irudia

Aspace Gipuzkoak, Aspace Bizkaia, Apnabi, Gaude, Gautena, Gertuan Fundazioa, Gorabide, Futubide eta Uliazpirekin batera, “Laguntza onak adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat, hauskortasun aurreratuko eta bizitzaren amaierako egoeretan†izeneko kasu prototipiko baten inguruan ausnartu ondoren, argitalpen bat aurkeztu du.

 

Koordinazio teknikoa asistentziaren etikan aditua den Marije Goikoetxeak egin du, eta atal hauetan dago egituratuta: gaiari sarrera, kasu prototipikoaren deskribapena, hautemandako arazo etikoak, arriskuan dauden balioak, eta deliberazioa eta gomendioak. Gainera, egoera konplexu horietan profesional eta familientzat gida gisa balio duten arauzko erreferentziak eta dokumentu interesgarriak biltzen ditu.

 

Gomendioen atalean hiru ardatzetako proposamenak nabarmentzen dira: erdian pertsona jartzean oinarritutako ikuspegiaren indarketa; bizitzaren amaieran laguntza onak emateko gai diren erakundeen sustapena; eta etapa horretan adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen osasunerako eta bizi-kalitaterako eskubidearekin koherentea den gizarte- eta osasun-arretako ereduaren finkapena.

 

Ekimen horren bidez, FEVAS osatzen dugun elkarteek nabarmendu nahi dugu adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta duintasuna bizitzako une guztietan errespetatu behar direla, zaurgarritasun handieneko egoeretan batez ere.

 

Dokumentua: https://labur.eus/LAGUNTZAONAK





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695