ALBISTEAK
12/02/2025Aitor Garciarenak agur esan dio lehiatzeari


Albistearen irudia

Aitor Garciarenak (Berastegi, 1972) garun paralisia du jaiotzez, baina 30 urte eman ditu triziklo baten gainean lehiatzen., txirrindularitza egokituko T1 kategorian.

Aitorren kirol ibilbideari erreparatzen badiogu, ikaragarria da. Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelduna izan da hainbat eta hainbatetan, bai erlojupeko zein errepideko lasterketetan; 20 parte hartze baino gehiago Espainiako Txapelketetan, bertan, kolore guztietako dominak pilatuz; ohorezko postuak nazioarteko lasterketatan... 

2024. urtea amaitzearekin batera lehiatzeari agur esatea erabaki du.

Berria egunkariak, Aitor eta bere entrenatzaile izan den Asier Mujikari, elkarrizketa luze eta sakona eskaini die, hemen irakurri dezakezue bere osotasunean:

https://labur.eus/aitorgarciarena

https://labur.eus/agur-txirrindularitza

 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695