Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ikustarazteko, ASPACE EGUNA ospatuko dugu urriaren 4an.
Aurten, berrikuntza gisa, 11:00tatik 12:30era Donostiako Zuloaga Plazan egongo gara, bertan, karpak jarriko ditugu gure saskigintzako produktuekin, kamisetak, elkarteari buruzko informazioa,… eta hori guztia Musika Eskolako trikitilari eta dantzariek, Oscar Terol eta Algaraklown-ek lagunduta.
11:30etan Aspalagun aitortza egingo zaie Musikene, Euskadiko Orkestra eta Donostiako Orfeoiko gure lagunei, Aspace Gipuzkoarekiko konpromiso eta babes etengabeagatik.
Amaitzeko, 14:30etatik aurrera elkarte-bazkaria izango da Goienetxen: puzgarriak, txikientzako jarduerak, Simon Ezkiagaren emanaldia, dantzak, zozketak, karaokea, DJa,...
Jantzi gure kamixeta arroxa eta gozatu egunaz eta bazkariaz gurekin! Kamixeta eta bazkariko ticketak eskuratzeko, jar zaitez gurekin harremanetan.
Â