ALBISTEAK
06/10/2025ASPACE EGUNA 2025


Albistearen irudia

Gaur Garun Paralisiaren Munduko Eguna dela ikusarazteko, urriaren 4an, larunbata, ASPACE EGUNA ospatu genuen.


Aurten, berrikuntza gisa, Aspalagun aitorpena egin zitzaien Musikeneko, Euskadiko Orkestrako eta Donostiako Orfeoiko gure lagunei, Aspace Gipuzkoari emandako konpromisoagatik eta etengabeko laguntzagatik.


11:00etatik 12:30ak arte Donostiako Zuloaga Plazan izan ginen, Musika Eskolako trikitilari eta dantzariekin, Oscar Terolekin, Algaraklownekin... eta erakundeen babesarekin.


Ekitaldi publikoaren ondoren, Goienetxera etorri ginen, eta bertan elkarte bazkaria izan genuen, non, umeentzako puzgarriak eta jarduerak zeuden. Eta festari amaiera emateko, Simon Ezkiagaren emanaldia, dantzak, zozketak, karaokea, DJa... izan genituen.

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjCwz7g

Bideoa: https://youtu.be/j0ZMtcBMvEs





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695