ALBISTEAK
20/05/2026Hezkuntza eta Ongizate batzordeetako Legebiltzarkideen bisita.


Albistearen irudia

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko batzordeek ASPACE Gipuzkoako instalazio eta zerbitzuak bisitatu dituzte, Donostian, garun-paralisia eta antzeko ezintasunak dituzten pertsonei arreta eta laguntza ematen erakundeak egiten duen lana bertatik bertara ezagutzeko.

Jardunaldia 10:00etan hasi da ASPACE Gipuzkoaren harrera eta aurkezpen instituzional batekin erakundearen bilera aretoan. Bileran parte hartu dute Esther Larrañaga zuzendari nagusiak, Jose Luis Madrazo eguneko zentroen eta etxebizitzen zuzendariak, Elisa Aranbarri etika arduradunak, Miren Galdos Hezkuntzako koordinatzaileak, Alfonso Gómez etxebizitza baten arduradun eta Etika taldeko kideak, Lurdes Kerejeta gizarte-langileak eta Ane Aramendi arreta goiztiarreko erreferenteak.

Aurkezpenaren ondoren, bi batzordeetako Legebiltzarkideek bisita bat egin dute instalazioetara, eta elkarteak hezkuntza, etxebizitza eta eguneko zentroetan garatzen dituen baliabideak eta programak ezagutu dituzte. 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695