Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, bainu egokitua errazten du Getariako Malkorbe hondartzan eta Hondarribiko hondartzan, ‘Hondartzak Denontzat’ programaren bidez. Zerbitzua ekainaren 13tik irailaren 13ra egongo da martxan, asteko egun guztietan, 11:00etatik 19:00etara. Era berean, Aldundiak Hegalak Zabalik Fundazioarekin duen lankidetzari eusten dio, Donostiako Kontxa hondartzan eskaintzen den DENUR oztoporik gabeko bainu-programa garatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Hondartzak Denontzat’ ekimena jarri du martxan berriz ere uda honetan, desgaitasuna, mendekotasuna edo mugikortasun urritua duten pertsonek Gipuzkoako itsasoaz eta hondartzez segurtasunez, autonomiaz eta ongizatez gozatzeko aukera izan dezaten.
Gurutze Gorriarekin elkarlanean garatutako ‘Hondartzak Denontzat’ programaren bidez, bainu egokituko zerbitzua eskainiko da Getariako Malkorbe hondartzan eta Hondarribiko hondartzan. Aldi berean, Aldundiak Hegalak Zabalik Fundazioarekin duen lankidetzari eusten dio, Donostiako Kontxa hondartzan garatzen den DENUR oztoporik gabeko bainu-programari babesa emateko.
Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak azpimarratu duenez, «ekimen honek ezin hobeto islatzen ditu lurralde gisa sustatu nahi ditugun balioak: inklusioa, irisgarritasuna eta eskubideen bermea. Itsasoaz eta gure ingurune naturalaz gozatzeko aukera ezin da pertsona bakoitzaren gaitasun fisikoen araberakoa izan. Pertsona guztiek segurtasunez, autonomiaz eta duintasunez egin ahal izatea nahi dugu».
Era berean, adierazi duenez, «gure zaintza-ereduak pertsona jartzen du erdigunean, eta haren nahiak, lehentasunak eta bizi-proiektua hartzen ditu abiapuntu. Horrek esan nahi du, halaber, pertsona bakoitzak komunitatean parte hartzen eta bere ongizaterako esanguratsuak diren jarduerez gozatzen jarraitu ahal izatea bermatzea. Desgaitasuna izateak edo mendekotasun-egoeran egoteak ez luke oztopo izan behar uda, itsasoa edo komunitateko aisialdi-guneak gozatzeko. Horregatik, Gipuzkoa gero eta irisgarriagoa, inklusiboagoa eta pertsona guztien autonomiarekiko, duintasunarekiko eta bizi-kalitatearekiko konprometituagoa izango duten ekimenak sustatzen jarraituko dugu».
Hondartzak Denontzat: lagundutako bainua Getarian eta Hondarribian
Hondartzak Denontzat programak lagundutako bainu-zerbitzu integrala eskaintzen die mendekotasun, desgaitasun edo mugikortasun urriko egoeraren ondorioz uretan sartzeko laguntza behar duten adin guztietako pertsonei. Zerbitzua emateko laguntza Gurutze Gorriko profesional espezializatuek eskaintzen dute, horretarako berariaz prestatuta eta laguntza tekniko egokituak erabiltzeko gaituta.
Zerbitzua ekainaren 13tik irailaren 13ra egongo da martxan, asteko egun guztietan, 11:00etatik 19:00etara. Getariako eta Hondarribiko hondartzek azpiegitura irisgarriak dituzte, hala nola aldagela, komun eta dutxa egokituak, itxaroteko itzal-guneak, aulki anfibioak eta itsasorako sarbide segurua bermatzen duten bestelako laguntza teknikoak.
Programa bereziki Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen sareko egoitzetako, laguntza duten etxebizitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileei zuzenduta dago. Pertsona horientzat, gainera, garraio egokitua eskaintzen da zentroetatik hondartzetara joateko. Hala ere, beren etxeetan bizi diren eta senideekin edo zaintzaileekin joaten diren pertsonek ere erabil dezakete zerbitzua.
DENUR: oztoporik gabeko bainua Kontxan
Gipuzkoako Foru Aldundiak Hegalak Zabalik Fundazioarekin duen lankidetzari ere eusten dio, Donostiako Kontxa hondartzan eskaintzen den DENUR oztoporik gabeko bainu-programa garatzeko.
Programa honen bidez, desgaitasuna edo mugikortasun urritua duten pertsonek itsasoan bainatzeko aukera dute, laguntza tekniko espezifikoen eta fundazioko profesionalen laguntzari esker. DENUR irisgarritasunaren arloan erreferentzia sendotua da, eta gero eta pertsona gehiagok kostalde-inguruneaz eta itsasoko bainuak dakartzan onura fisiko, emozional eta sozialei lotutako esperientziez gozatzeko aukera izatea ahalbidetzen du.
Azken urteotan bi ekimen hauetan izandako esperientziek agerian utzi dute mota honetako programek eragin oso positiboa dutela erabiltzaileen ongizatean, autonomian eta gizarte-partaidetzan. Era berean, herritar guztientzat gero eta inklusiboagoak eta irisgarriagoak izango diren aisialdi-guneak eraikitzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu du.
Â
HONDARRIBIA
-Â Â Â Â Â Â Harremaneratako: 600903655 / hondartzakdenontzat.hondarribia@cruzroja.es
-Â Â Â Â Â Â Datak: ekainaren 13tik irailaren 13ra egunero (asteburuak barne)
-Â Â Â Â Â Â Ordutegia: 11:00 - 19:00
-Â Â Â Â Â Â Non: Getariako Malkorbe hondartza
-Â Â Â Â Â Â Harremanertarako: 600902927 / hondartzakdenontzat.getaria@cruzroja.es
-Â Â Â Â Â Â Datak: ekainaren 13tik irailaren 13ra egunero (asteburuak barne)
-Â Â Â Â Â Â Ordutegia: 11:00 - 19:00
-Â Â Â Â Â Â Non: Hegalak gunea, Kontxako hondartzao
-Â Â Â Â Â Â Harremanetarako: 688 662 984 / denursinbarreras21@gmail.com
-Â Â Â Â Â Â Datak: astelehenetik ostiralera, ekainaren 22tik abuztuaren 7ra (jai egunak barne)
-Â Â Â Â Â Â Ordutegia: 11:30 - 17:00
-Â Â Â Â Â Â https://www.banosinbarreras.com/eus/index.html
DONOSTIA (KONTXA NEO)
-Â Â Â Â Â Â Non: Kontxako hondartza, ordularien parean
-Â Â Â Â Â Â Harremanetarako: 600 393 900
-Â Â Â Â Â Â Datak: ekainaren 15etik irailaren 15era egunero
-Â Â Â Â Â Â Ordutegia: 11:00 - 19:30
-Â Â Â Â Â Â https://www.donostia.eus/eu/aktualitatea/lagundutako-bainu-zerbitzua-kontxa
URIBARRI GANBOA
-Â Â Â Â Â Â Non: Landa eta Garaioko hondartzak
-Â Â Â Â Â Â Harremanetarako: 695 782 498 / garaio@galemys.com
-Â Â Â Â Â Â Datak: ekainaren 13tik abuztuaren 30era egunero
-Â Â Â Â Â Â Ordutegia: 12:00 - 20:00
-Â Â Â Â Â Â https://ullibarri-gamboa.araba.eus/eu/hondartzak#irisgarritasuna