ALBISTEAK
23/09/2026ASPACE LORATUZ


Aurten, Aspace Egunaren hamargarren edizioa ospatzeko, zerbait berezia egin nahi izan dugu, LORATUZ Aspace slogana sortu dugu, logo batekin batera edizio berezi honetako kamisetak apainduko dituena.

Ane Martin, Aspaceko profesionala izateaz gain, diseinuaren sortzailea da eta zerk inspiratu duen eta zer transmititu nahi duen azaltzen digu.

LORATUZ ideia sinple batetik sortzen da: pertsona bakoitza modu desberdin batean loratzen da. Loreak hazkunde pertsonal hori adierazten du, eta pertsona bakoitzak bere erritmoan, lagunduta, errespetatuta eta aukera berberekin garatzeko duen garrantzia.

Pixka bat gehiago begiratzen badugu, lorearen barruan pertsona baten silueta ere ikus dezakegu. Bere petaloak desberdinak dira elkarren artean, eta bat zuriz nabarmentzen da, pertsona bakoitza bakarra dela eta gure desberdintasunak ere garenaren parte direla adieraziz.

Erdian espiral bat agertzen da, bihotza irudikatzen duena, bizitza eta emozioak jaiotzen diren leku gisa. Aldi berean, Aspaceren egungo logotipoari eta aulki baten gurpilari keinu egiten die, baina modu sotil eta sinbolikoagoan.

Loreak ez du perfektua izan nahi. Benetakoa izan nahi du.

Eta, batez ere, Aspaceren zati bat da: pertsona bakoitzari bere prozesuan laguntzea, bere autonomia, parte-hartzea eta inklusioa bultzatzea, eta bere bizi-proiektua garatu eta bizi-kalitate hobeaz gozatu ahal izateko lan egitea.

Ez dagoelako loratzeko modu bakarra.

Pertsona bakoitzak bere erritmoa, bere bidea eta bere egiteko modua ditu.

LORATUZ. Loratu, bakoitza geure erara.

 

Abestia: https://youtu.be/6eicUnSfYfk





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695