Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ZENTROAK GOIENETXE (Donostia)
Zentroaren argazkia

Berio auzoan dago, bizitoki-gunearen amaieran, unibertsitateetatik eta Gureak tailerretatik gertu.

Eraikitako 5.186 m2 dituen zentro horretan daude ASPACEren zerbitzu orokorrak, hainbat zentrori babesa eta laguntza ematen dietenak.

Hidroterapiako eta diagnostiko zerbitzuez gain, hauek ditu:

  • Arreta Goiztiarreko Zerbitzua; guztira, 20 haur ingururi laguntzen diogu.
  • Kanpoko Tratamenduen Zerbitzua; guztira, 30 haur ingururi laguntzen diogu.
  • Hezkuntza Bereziko Zerbitzua; guztira, 70 haur/gazte joaten dira hezkuntza-etapa ugaritan banatuta.
  • Eguneko jardueren zerbitzua; 70 erabiltzailerentzako tokia du bereizitako bi modulutan banatuta Saskigintzako eta arropa-garbiketako jarduerak egiten dituzte.
  • Etxebizitza-zerbitzua. Hiru etxebizitza ditugu.
    • Goienetxe I; 20 erabiltzailerentzako tokiarekin. Honela banatuta dago: egongela, sukalde-jantokia, ordenagailuen eremua, irakurketakoa, zazpi logela bikoitz, banakako sei logela, bulegoa, aldagela, biltegia eta egokitutako komunak.
    • Goienetxe II; 16 erabiltzaileentzako ahalmena du. Eta sukalde-jangela, egongela, 8 logela bikoitz, komun adaptatuak, biltegia eta aldagelan banatzen da etxebizitza.
    • Xume; 7 haurrentzako etxebizitza. Sukalde, egongela, 3 logela bikoitz, banakako logela bat, komun adaptatuak eta bulegoarekin banatzen da.
    • Kimu; 4 erabiltzailerentzako etxebizitza du autonomia-gaitasunik handiena izan dezaten. Honela dago banatuta: egongela, sukalde-jantokia eta egokitutako komunak dituzten bi logela bikoitz.
    • Familiei Laguntza emateko Zerbitzua; etxebizitzan aldi baterako plazak eskaintzen ditu.

Zerbitzu bakoitzak diziplina anitzeko profesionalen taldea du. Guztiek batera egiten dute lan erabiltzaile eta senide bakoitzaren bizitza-kalitatea hobetzeko.

Egokitutako garraio-zerbitzua, sukaldaritzako zerbitzua eta garbiketakoa ditu.



GOIENETXE (Donostia)
Illarra Bidea, 2
20018 DONOSTIA
Telf. Centralita: 943216055 / E-mail: aspace@aspacegi.org
Vivienda GI: 943217860 / E-mail: resgoienetxe1@aspacegi.org
Vivienda GII: 943218235 / E-mail: resgoienetxe2@aspacegi.org  
Vivienda Xume: 943218235
Vivienda Kimu: 943316948

(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695
zuzeneko esteka nabigazioko menu nagusira. esteka zuzena atal honetako azpimenura. esteka zuzena atal honetako edukira.