Begirunea eta Konpromezua
Garun paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonengatik, baita ere gure ekimenetan parte hartzen dutenen kezka: pertsona lagunduak eta beraien familiak, langilegoa eta beste hiritar guztiak. Pertsona hauen balioak, eskubide zibilak eta sozialak ezagutuz, eta baita ere desberdintasunerako eskubidea eta bakoitzaren onarpena gure ezaugarri eta nahi desberdinetan azpimarratuz.
Profesionaltasuna Erakundeak kudeaketa profesionala egingo du. Hortarako zentzuzko plangintza batean oinarrituko da ihardueratara eta helburu kontagarrietara moldatuz. Plangintza hau Guraso Batzordeak onartua izan beharko du. Plangintzak sistema kontrolatzaile eta emaitzen ebaluazioarekin ere kontatu beharko du.
Berrikuntza eta Bikaintasuna Egoerak, prozedurak, terapiak eta gestioa bera aldatzeko gaitasuna bezala ulertuta, esperientzian eta ezagueran baliatutako ideia eta irizpide berrien definizio eta erabileraren bitartez, sormena bideratuz pertsona onuradunen bizi kalitatea hobetuz. Eta guzti hau onenak izateko bilaketa etengaben.
Arreta Osoa eta BanakakoaAintzat hartuz laguntza ematen diegun pertsonen erreferentizak, beraien beharrak balioztatuz, emaitzak lortzeko laguntzarekin, komunitatearekin loturak garatuz eta bizi – kalitate on bat bermatzeko bizitza guztian zehar pertsonarentzako eta bere familiarentzat. Hortarako oinarri bezala izango dugu:
1.- Partaidetza: eremu parte hartzaile, arduratsu eta eraikitzaile baten sorkuntza, konponbideetarako sorgailu erangikor bezala.
2.- Gertutasuna: Langilego guztiaren bitartez, erabiltzaile eta familia guztientzako, momentu oro, jokabide epel eta adiskidetsuan ahalmen enpatikoa burutuz eta entzutean arazoak ulertzekoa bihurtuko dena, bai zuzeneko tratuan edota, momentu bakoitzean dauden baliabide teknikoen bitartez.
3.- Elkartasuna: Elkarlana eta elkartasuna sustatuz laguntza behar duten beste taldeekin.