Oxirondo kalean dago. Merkatuaren eta Santa Marina elizaren parean dago, erdigunean. Sarbide errazak ditu kaleak gurutzatu beharrik izan gabe komertzioetara, tabernetarako, pasealekuetara, gimnasiora eta abarretara joateko.
24 erabiltzailerentzako tokia du eta diagnostikoko eta eguneko jardueren zerbitzua eskaintzen ditu.
264 m2-ko azalera du honela banatuta: laneko jardueretarako gela, sukaldea, bulegoa, biltegia, aldagela eta komunak.
Eguneroko ekintzetarako, sendagileak, gizarte-langileak, zentroko arduradunak, logopedak eta arreta zuzeneko monitoreek osatzen duten profesionalen taldea du. Guztiek modu koordinatuan egiten dute lan erabiltzaileen eta senideen eskaerei erantzuna emateko.
Egokitutako garraio-zerbitzua, otorduen zerbitzua eta garbiketakoa ditu.
MENUAK: https://menuak.ausolan.com/?lang=eu