Zerbitzu honek eguneko zerbtzua eskaintzen du 9:00etatik 17:00etara. Oporraldiak Aste Nagusian, abuztuan eta Eguberrietan izan ohi dira.
Enplegu-zentroetara edota babestutako tailerretara joan ezin duten 20 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta dagoen zerbitzua da.
Arropa-garbiketako eta saskigintza-jarduerak garatzen dituzte; gainera, helduen bizitzara egokitzeko eta jasotako ikasketak indartzeko jarduerak egiten dituzte.