Udalaitz zentroak diagnostiko-zerbitzua, eguneko jardueren zerbitzua eta etxebizitza-zerbitzua biltzen ditu.
Eguneko Jardueren Zerbitzua Nafarroako etorbideko 8. zenbakian dago, etxebizitza batzuen beheko solairuetan. Debagoiena ospitaletik eta Arrasateko anbulatoriotik oso gertu dago, pasealekuetatik, tabernetatik, komertzioetatik eta abarretatik gertu dagoen eremuan.
491 m2-ko azlera du honela banatuta: sarrera, laneko jardueren gela, fisioterapia-gela, komunak, bilera-gela, office-a, aldagela, bulegoa, arropa-garbiketako, sailkatzeko eta lisatzeko zerbitzua eta biltegia.
28 erabiltzaileri arreta ematen dien profesionalen taldea sendagileak, gizarte-langileak, zentroko arduradunak, logopedak, irakasleek eta zuzeneko arretarako begiraleek osatzen dute. Guztiek batera egiten dute lan erabiltzaile bakoitzaren eta haien senideen beharrei erantzuna emateko.
Egokitutako garraio-zerbitzua, otorduen zerbitzua eta garbiketakoa ditu.
Etxebizitza-zerbitzua Txaeta kaleko 5. zenbakian dago, eguneko jardueren zerbitzuaren beste aldean, udalerriko erdigunetik oso gertu.
970 m2-ko azalera du honela banatuta: sarrera, bi sukalde-jantoki, bi egongela, ordenagailuen eremua, logela bakarreko hamar logela, bost logela bikoitz, egokitutako komunak, biltegia, bulegoa, aldagela eta patioa.
Etxebizitzak eguneko zentrora joateko bi sarbide zuzen ditu.
Profesionalen taldea sendagileak, gizarte-langileak, etxebizitzaren arduradunak eta arreta zuzeneko begiraleek osatzen dute. Guztiek modu koordinatuan egiten dute lan erabiltzaile bakoitzaren Banakako Planaren baitan.
Otorduen eta garbiketako zerbitzua ditu.
MENUAK: https://menuak.ausolan.com/?lang=eu