Zerbitzu horren bidez, errehabilitazioko tratamendu espezifikoak eskaintzen ditugu. Tratamenduak garun-paralisia edota antzeko beste asaldura batzuk dituzten eta eskola arruntera joaten diren gazteei eta haurrei zuzenduta daude batez ere.
Gure helburua adingabearen garapen pertsonalari laguntzea da hauek biltzen dituzten saioen bidez: fisioterapia, logopedia edota hidroterapia. Banakako zerbitzua eskaintzen dugu.