Laguntza-beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokituta zegoen tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen taldeak agertu zuen asmo irmoa da ASPACEren historiaren jatorria.
Baliabide baino borondate gehiagorekin eta ezagutzak baino gogo handiagoz, arreta-gunera gerturatu ziren: Garun-paralisiaren eraginak jasaten zituzten haurrak eta haien senideak. Haientzat onena nahi zuten.
Azken urteotan aldaketa sozial ugari jasan duen arren, ASPACEren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: Garun Paralisia edota Antzeko Asaldurak jasaten dituzten Pertsonen eta haien senideen Bizitza Kalitatea hobetzea.
Zarautzen Egoitza Berriaren zabaltzea, Udaberri Eraikinean kokatua.
Â
Etxebizitza berri baten irekiera, Xume, Goienetxe Eraikinean (Donostia) kokatua, aurrei bereziki zuzendutako lehendabiziko etxebizitza delarik.
Â