Laguntza-beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokituta zegoen tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen taldeak agertu zuen asmo irmoa da ASPACEren historiaren jatorria.
Baliabide baino borondate gehiagorekin eta ezagutzak baino gogo handiagoz, arreta-gunera gerturatu ziren: Garun-paralisiaren eraginak jasaten zituzten haurrak eta haien senideak. Haientzat onena nahi zuten.
Azken urteotan aldaketa sozial ugari jasan duen arren, ASPACEren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: Garun Paralisia edota Antzeko Asaldurak jasaten dituzten Pertsonen eta haien senideen Bizitza Kalitatea hobetzea.
Arrupenea Zentroaren Zabaltzea Irunen, Alberto Larzabal, 1 kalean kokatua
Zentroak, Eguneko Zentroa, Arreta Goiztiarra, 3 Etxebizitza eta Bizitza Indepentedienteko Apartamentu 1 dauzka. Etxebizitzak zein apartamentua, esperientzi berriko bat dira, ingurune egoki baten barruan trebetasun pertsonalak garatu daitezen lagundu nahi duena.
Â
Eskoriatzako Luis Ezeiza Eskola Publikoko Gela Egonkorraren Irekiera
Eskoriatzako Luis Ezeiza Eskola Publikoan “Tximeleta†Gela Egonkorraren Irekiera, zenbaki gabeko Gaztañadui Kalean kokatua. ASPACE Gipuzkoak probintzian daukan lehendabiziko Gela Egonkorra da.
Â