Laguntza-beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokituta zegoen tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen taldeak agertu zuen asmo irmoa da ASPACEren historiaren jatorria.
Baliabide baino borondate gehiagorekin eta ezagutzak baino gogo handiagoz, arreta-gunera gerturatu ziren: Garun-paralisiaren eraginak jasaten zituzten haurrak eta haien senideak. Haientzat onena nahi zuten.
Azken urteotan aldaketa sozial ugari jasan duen arren, ASPACEren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: Garun Paralisia edota Antzeko Asaldurak jasaten dituzten Pertsonen eta haien senideen Bizitza Kalitatea hobetzea.
Gaur Txostenak bildu zituen ondoriok oinarritzat hartuta, Goienetxen (Donostia) haurrentzako Zerbitzu Integraleko Zerbitzua sortu zuten. Horiei, era berean, Donostiako Helduen Zerbitzua eta udalerri hauetako zentroak gehitu behar dizkiogu: Eibar, Bergara, Urretxu, Beasain, Azpeitia, Zarautz, Tolosa, Irun eta Pasaia.
Aldi hartan egin zituzten lehen loturak eskolarekin, baita bertako integrazioa bilatzeko eta garatzeko lanak ere.
1978-1979ko gertaera gogoangarriaren irudia.