Laguntza-beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokituta zegoen tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen taldeak agertu zuen asmo irmoa da ASPACEren historiaren jatorria.
Baliabide baino borondate gehiagorekin eta ezagutzak baino gogo handiagoz, arreta-gunera gerturatu ziren: Garun-paralisiaren eraginak jasaten zituzten haurrak eta haien senideak. Haientzat onena nahi zuten.
Azken urteotan aldaketa sozial ugari jasan duen arren, ASPACEren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: Garun Paralisia edota Antzeko Asaldurak jasaten dituzten Pertsonen eta haien senideen Bizitza Kalitatea hobetzea.
Erakundeen, Donostiako Eskola Politeknikoaren eta Informatikako Fakultatearen laguntzari esker, erabiltzaileentzako beharrezko egokitzapenak biltzen zituzten teknologia berriak erabiltzen hasi ziren.
Garun-paralisiaren ondorioak jasaten dituzten pertsonen aisialdiko beharrak detektatzen hasi ginen. Hori zela eta, kirol-arloko edo oporretako ekimenen bidez, laguntza-zerbitzuak landu genituen.
Zerbitzuak zabaltzen jarraitu genuen eta Etxabeko eta Irungo zentroak zabaldu zituzten. 1992an, eguneko zentroetan 150 plaza eta egoitzako beste 26 plaza eskaini genituen.