ASPACE Historia
Laguntza-beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokituta zegoen tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen taldeak agertu zuen asmo irmoa da ASPACEren historiaren jatorria.

Baliabide baino borondate gehiagorekin eta ezagutzak baino gogo handiagoz, arreta-gunera gerturatu ziren: Garun-paralisiaren eraginak jasaten zituzten haurrak eta haien senideak. Haientzat onena nahi zuten.

Azken urteotan aldaketa sozial ugari jasan duen arren, ASPACEren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: Garun Paralisia edota Antzeko Asaldurak jasaten dituzten Pertsonen eta haien senideen Bizitza Kalitatea hobetzea.

1981-1984

Oftalmologiako eta Odontologiako programak jarri genituen abian David Encinas (oftalmologoa) eta Jose Miguel Petrirena (odontologoa) doktoreen laguntzari esker.

Piskanaka, garatzen lagundu duten beste profesional batzuk gehitu dira.

Garai hartan hasi zuten fisioterapeuten prestakuntza garun-paralisiaren testuinguruaren baitan.

Gainera, 1982-1983 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Hezkuntza Berezirako Plaza aurkeztu zuen. Plan hark ikuspegi bateratzailea zuen eta, horrekin batera, probintziako Hezkuntza Bareziko Zentro Koordinatzaileak jarri zituen abian. Gipuzkoan, ASPACEk egin zituen Hezkuntza Bereziko Zentro Koordinatzaile lanak.

Garun-paralisiak modu espezifikoan erakusten dituen komunikazio-arazoak lantzen hasi ginen, komunikazio-sistema berrien aldeko apustua eginez: Bliss sistema, esate baterako. ASPACE aitzindaria izan zen sistema horren ezagutzan, garapenean eta Estatu osoan zabaltzen.

(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695