ASPACE Historia
Laguntza-beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokituta zegoen tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen taldeak agertu zuen asmo irmoa da ASPACEren historiaren jatorria.

Baliabide baino borondate gehiagorekin eta ezagutzak baino gogo handiagoz, arreta-gunera gerturatu ziren: Garun-paralisiaren eraginak jasaten zituzten haurrak eta haien senideak. Haientzat onena nahi zuten.

Azken urteotan aldaketa sozial ugari jasan duen arren, ASPACEren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: Garun Paralisia edota Antzeko Asaldurak jasaten dituzten Pertsonen eta haien senideen Bizitza Kalitatea hobetzea.

1985

Lagundutako biztanleriaren adinean hazkundea izateak helduek izaten dituzten zerbitzu-beharrak konpontzeko ekimenak orientatzea ahalbidetzen du. Gurasorik ez duten edo oso guraso adinduak dituzten gaixoentzako egoitza arloko erantzunak eman behar zirela agerian geratu zen.

Hori zela eta, Goienetxen (Donostia) lehen Egoitza Zerbitzua sortu zen; guztira, 18 plaza zituen eta batzuk iraunkorrak ziren eta besteak aldi baterakoak. Gainera, haurrentzako aldi baterako egoitza ere biltzen zuen.

Garai hartan bertan, Loiolan Helduen Zentroa (Donostia) sendotu zuten. Goienetxen (Donostia) bigarren zentroa eta Urretxuko eta Bergarako eguneko zentroak indartu zituzten.

(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695