ASPACE Historia
Laguntza-beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokituta zegoen tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen taldeak agertu zuen asmo irmoa da ASPACEren historiaren jatorria.

Baliabide baino borondate gehiagorekin eta ezagutzak baino gogo handiagoz, arreta-gunera gerturatu ziren: Garun-paralisiaren eraginak jasaten zituzten haurrak eta haien senideak. Haientzat onena nahi zuten.

Azken urteotan aldaketa sozial ugari jasan duen arren, ASPACEren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: Garun Paralisia edota Antzeko Asaldurak jasaten dituzten Pertsonen eta haien senideen Bizitza Kalitatea hobetzea.

1980

Prebentzioa balioesten hasi ginen; izan ere, garun-paralisiko kasuistika gutxitzeko ezagutzan eta hobekuntzan egindako ahaleginak erabakigarriak zirela ulertu genuen. Horretarako, Gipuzkoako egoera aztertzeko asmoz, "Perinatalidad y Prevención" ) Perinatalitatea eta Prebentzioa) izeneko ikerketa landu genuen. Ikerketa hura handik hiru urtera burutu genuen "Nacer en Gipúzkoa" (Gipuzkoan jaiotzea) izeneko eskuliburua argitaratuta.

(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695