Laguntza-beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokituta zegoen tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen taldeak agertu zuen asmo irmoa da ASPACEren historiaren jatorria.
Baliabide baino borondate gehiagorekin eta ezagutzak baino gogo handiagoz, arreta-gunera gerturatu ziren: Garun-paralisiaren eraginak jasaten zituzten haurrak eta haien senideak. Haientzat onena nahi zuten.
Azken urteotan aldaketa sozial ugari jasan duen arren, ASPACEren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: Garun Paralisia edota Antzeko Asaldurak jasaten dituzten Pertsonen eta haien senideen Bizitza Kalitatea hobetzea.
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialarekin (egun Kutxa) lankidetza-hitzarmena adostu zuten ASPACEren Diagnostikoaren, Ikerketaren eta Ikerkuntzaren Zerbitzua sortzeko, garatzeko eta mantentzeko.
Aurrezki Kutxak Zerbitzuari Gizarte Ekintza izaera eman zion; horri esker, lanak testuinguru horren arabera hasi ziren egiten.
Gainera, Gipuzkoako garun-paralisira gerturatzeko landa-azterketa egin beharra zegoela ikusi zuten; horren ondorioz, Gaur Txostena sortu zen.Â